Erabiltzailea
Gakoa

 Erlea eta ekosistema:

Ekosistema:

Ekosistema 1930an sortutako kontzeptua da. Ekosistema ingurune fisikoak (biotopoak) eta bertan bizi diren izakiek (biozenosiak) osatzen dute.

                  


Elementu hauek guztiak interakzioan daude eta  kate trofikoa edo elika-katea osatzen dute; hau da, katearen maila bateko izakiek, aurreko mailakoetatik lortzen dute elikagaia eta hurrengoaren elikagai dira.

Egungo ekosistemak milaka urteko eboluzioaren ondorioa dira. Partaide bakoitzak bere tokia du, eta edozein aldaketak ekosistema osoan aldaketak eragiten ditu. Animaliek ingurumena etengabe aldatzen dute  eta aldaketa horiek, normalean, txikiak izaten direnez,  ez dute ekosistema  eta oreka aldatzen. Dena dela, aldaketek, maiz, espezie askorentzat larriak diren ondorioak eragin ditzakete. Tamalez, aldaketa horietako asko gizakiok eragindakoak izaten dira: basoak ebaki, errepide  izugarriak egin, presak edo superportuak eraiki...

Australian, 1850. urte inguruan, untxiak askatu zituzten, ez dakigu ziur zein helbururekin. Diotenez ehiztari batek askatu zituen, gero ehiza edukitzeko. 

                                            

Kontua da, zazpi bikote askatu zituela eta izugarri ugaldu zirela. 1950. urtean 600 milioi untxi zeuden eta  harrapatzen zuten guztia jaten zuten, zelaiak eta basoak suntsitzen zituzten eta bertako marsupialen bizi-egoera zailtzen zuten. 


                              

 
Horren kontra, eta untxia zenbait tokitara sar ez zedin, 1830km hesi jarri eta azeri gorria sartu zuten. Arazoa ez konpontzez gain, areagotu egin zen; izan ere,  azeriek motelagoak ziren beste animaliak harrapatzen zituzten.Ondoren, untxi-kopurua murrizteko, eltxo batzuk askatu zituzten eta eltxoek untxiei “mixomatosi” izeneko gaitza kutsatu zieten. 500 milioi untxi hil ziren, baina gaixotasunera  ohitu zirenez, berriro ere ugaldu egin ziren. Orain, arazoa konpontzeko, “xyxoma” izeneko infekzioa zabaldu nahian dabiltza. Honek untxiak hil ez, baina antzutu egiten ditu. Jende asko, ordea, kontra dago, ez baitago batere argi neurri honek beste espezieetan zein ondorio eragin ditzakeen.

Ikus dezakegun moduan, gure eragina izugarria da ekosisteman eta eragin horrek egunez egun espezie berriak desagerrarazten ditu; gainera, espezie  batzuk desagertzearen ondorioz, beste espezie batzuk desagertzen edo garatzen dira. Birmoldatze horrek espezie guzti-guztiei eragiten die, baita gizakiari ere, eta gizakia desagertzera ere irits daiteke. Ezin da ahaztu gizakiak lurrean milioi bat urte besterik ez daramatzatela; erleek, aldiz, 40 milioi daramatzate. Beraz, gizakiok ez gaude guk uste bezain ondo egokituak eta edozerk kalte gaitzake: tenperatura igoerak, birusek...

Honen guztiaren ondorioz, eta oreka honetan edo ekosistema honetan bizi garenez, zaindu egin beharko dugu, bestela, auskalo zer gerta dakigukeen.

 
Erlea eta ekosistema:

Aipatu dugun moduan, erleak polinizazioan duen garrantzia dela eta, izugarrizko eragina du ekosisteman. Erleak landare guztien ia %75 polinizatzen du eta honek zera esan nahi du, erlerik gabe landare asko urritu edo desagertu egingo liratekeela. Espezie askoren iraupena ezinezkoa izango litzateke eta espezie batzuk desagertzeak beste batzuk desagertzea ekarriko luke.
 
Asturias aldean adibidez hartza birsartzeko asmotan dabiltza eta ikerketen arabera erleak beharrezkoak dira horretarako.
Ondorengo gaztelerazko bideoetan honen azalpena ikus dezakezue.
Erlea eta ekosistema
http://www.youtube.com/v/VLgU41ozzF4&hl=es&fs=1&"></param><param  (1. atala)

http://www.youtube.com/v/MMI4o7bFwLw&hl=es&fs=1&"></param><param  (2. atala)

http://www.youtube.com/v/lBVkog78SBE&color1=0xb1b1b1&color2=0xcfcfcf&hl=es&feature=player_embedded&fs=1"></param><param (3. atala)

Honako bideotan ekosistemak babesteko egin behar diren ekintzak azaltzen dira. Horrelako jarrerak eta ekintzak txalogarriak dira, ez legoke gaizki horrelako ekintzak toki antzekoetan egitea, adibidez gure ingurunean, non natura erabat eta sistematikoki deusezten ari den, progresoa eta ekonomiaren izenean. Euskadin naturala eta "eko" au

  Erlea eta ekosistema