Erabiltzailea
Gakoa

 Polinizazioa:

Espezie bizidunen ezaugarri  amankomunetako bat ugalketa da. Ugalketari esker espezieen jarraitasuna eta hedapena  gertatzen da eta baita garapena ere momentu bakoitzeko egoerara egokitzeko. Landareetan ere, ugalketa hori gertatzen da.

 

 Landareen artean bi mota bereiztuko ditugu: loreen bitartez ugaltzen ez direnak (pteridofiloak) eta ugaltzeko loreak erabiltzen dituztenak (espermatofiloak).


                                                    


Azken hauen barruan ditugu zuhaitzak, belarrak eta jaten ditugun barazki gehienak, hau da, gurekin zerikusia duten landare gehienak.

Landare hauek lorea dute eta lore horren helburua haziak sortzea da eta honen bitartez berriz landarea. Horrela ugalketa  gertatzen da.

Ugalketa hau esplikatzeko lehenik lore bat nolakoa den esango dugu.

Loreak:

 Loreetan bi zati nagusi daude arra (polena) eta emea (obarioa). Obarioan polena sartzen denean, fertilizatu egiten da eta haziak sortzen dira.

Ikus ditzagun lehenik lorearen zatiak: azpialdean loreak oinarria du, oina, hosto berde txikiz osatua(sepaloak); honen gainean petaloak, kolore eta forma ezberdinetakoak, eta hauen barruan organo arrak eta emeak  daude.

Organo emean estigma dago eta bertan polena jartzean materia genetikoa estilotik jaisten da, obariora iristen denean obuluak ernaltzen dira. Obuluak helduak daudenean, haziak sortzen dira.

Organo arrek  estanbre izeneko zurtoinak dituzte, eta bertan antena izeneko eta polenez beteriko bola modukoak.

                                 

Landare gehienek polinizazio gurutzatua izaten da, hau da, beste landare ezberdin batekin ernaltzen dira. Polinizazio gurutzatuak landarearen errekonbinazio genetikoa posible egiten du eta horrela espeziea eraldatu egiten da eta ingurumenera moldatu. Polinizazioa landare berarekin gerta daiteke baina  ez da onena eta sortzen duen hazia, eta ondorioz, fruituak oso eskasa izaten dira.

Landare gehienek hau gerta ez dadin badituzte zenbait aukera, adibidez, lore arrak eta emeak nolabait banatu, edo denbora berean lore arrak eta emeak ez edukitzen.

Beraz bi landare mota sortzen dira; lore arrak eta emeak landare berean dituztenak (monoikoak) eta arrak eta emeak landare ezberdinetan dituztenak (dioikoak)

Monoikoen barruan bi mota daude, lore berean zati arra eta emea dutenak (lore hermafroditak) edo zati  batzuk arrak eta besteak emeak dituztenak.

               

Landare batzuek, lore berean lehenengo zati arra edo emea hazten dute eta gero bestea.
Auto-polinizazioa ez gertatzeko beste sistema asko daude.
Autogamiaren bitartez sortutako fruitua beti ere askoz eskasagoa izango da.

Orain esandakoa esanda, nola moldatzen dira landareak polena lore batetik bestera eramateko? Polinizazioari esker.

Polinizazioa:

Modu bitxiak erabiltzen dituzte landareek polinizatzeko, baina arruntenak ondorengo hirurak dira: haizea (anemfilia), ura (hidrofilia) eta animaliak (zoofilia). Azkena da diferentziaz nagusia, animalia asko baitira horretarako gai, horien artean intsektuak nagusi. 
Arrazoiak asko dira: mundu guztian daude, txikiak dira, asko dira eta ezberdinak, baina batez ere, eboluzioaren ondorioa da. Loreak intsektuei begira eraldatu dira eta intsektuak loreei begira, sinbiosi probetxugarri bat sortu da.

                                

 Intsektuen artean erlea da nagusi; landareen %75 berak polinizatzen du, beraz, erleen garrantzia ezinbestekoa dela esan genezake. Guk erabiltzen ditugun landareak begiratuta portzentaia oraindik handiagoa da: %90 inguru.

     

  Polinizazioa