Erabiltzailea
Gakoa

Erlea eta nekazaritza:

Erlea betidanik izan da baserrietan, eta nekazariak betidanik izan du erlea estimu handian.

                                         

Polinizazio kontuetan erleak duen garrantzia polinizazioari dagokion atalean aipatu dugu.

Erlea erabiltzeak onurak baino ez dizkio ekartzen nekazariari.

Jende gehiena polinizazioa  doako zerbitzua delakoan dago, baina kontuan izan behar dugu erlearen ekosistema deusezten ari garela eta dagoeneko erle-eskasia dagoela. Besteak beste, kutsadura, pestizidak eta parasitoak direla eta, erleak geroz eta larriago bizi dira eta ondorioz, zaintza berezia behar dute, erlerik gabe geratu nahi ez badugu. 

                         

Estatu Batuetan milaka erlauntz alokatzen dira. Zelai handietan milaka erlauntz jartzen dituzte, fruta-arbolak eta bestelako landareak polinizatu eta errendimendua handitzeko. Horretarako,  loraldi-garaian erlezainak kontratatzen dituzte zelaietan erleak jartzeko. Erlauntzeko 100 dolar baino gehiago ordaintzen dute; azken urteetan, ordea, erleak Australiatik ekarri behar izan dituzte behar adina ez baitituzte.

 Sobiet Batasunean, produkzioa optimizatzeko, nekazariek landare eta lur-hedaduraren arabera, erlauntz kopuru jakin bat izan behar zuten legez.

Mundu guztiko negutegietan ere erle kutxak jartzen dira loraldi-garaian.

Hemen ere Gipuzkoako Foru Aldundiak polinizazio garaian erlauntz bakoitzeko laguntzak ematen ditu erleak bertan edukitzeagatik. 



                                       

 Baina nola eragiten du produkzioan erleak egoteak?

-Fruitu gehiago lortzen da.

-Fruitu handiagoak eta forma hobea.

-Heldutasun hobea.

-Zuztarren heltze sendoagoa.

 Kontuan hartu behar dugu landareek ez dituztela fruituak guk jateko egiten; fruituen helburua landarearen haziak elikatzea da. Beraz, landareak haziak fruituz inguratuko ditu ondo haz daitezen. 
Landareak zenbat eta hazi gehiago izan, orduan eta fruitu handiago eta osasuntsuagoa izango du.

                           


Baina zerk eragiten du fruituak  hazi asko izatea?

Polinizazioari dagokion atalean ikusi dugun bezala, polinizazioa polena lore batetik bestera eramatea da; loreek, horretarako, polinizatzaileak erabiltzen dituzte, garrantzitsuena erlea.

Zenbat eta erle bisita gehiago, fruta-arbolaren loreak hobeto polinizatuko dira eta ondorioz, hazi, fruitu eta barazki gehiago emango ditu.

Bestalde, zenbat eta hazi gehiago izan, fruituak askoz hobeto helduko dio zuztarrari. Hau udaberriko ekaitzak eta haizeak etortzean oso ondo datorkie, fruituak oraindik txikiak direla eror ez daitezen.

Ondorengo taulan, adibide gisa,  zenbait fruiturekin egindako azterketetan lortutako erantzunak azaltzen dira.

Datuak zuhaitz bakoitzeko eta polinizazio mota ezberdinekin:

Fruitua

Between some research and cash adv
  Erlea eta nekazaritza