Erabiltzailea
Gakoa

 Erlezainen lanak:

Erlezainen lanak gaur egun ugariak dira eta eztia egiteaz gain, hainbat lan egiten dituzte. Gaur egun erlezain askoren espezializazioa ere, gertatzen ari da eta hemen arruntena ez bada ere munduko beste tokietan gertatzen ari den fenomenoa da. Erlezainek  egiten dituzten lan ezberdinak aipatuko ditugu ondoren:

Erlauntzaren produktuak ekoiztu eta saldu:

Erlezainak eztiaz gain beste produktuak ere ekoizten ditu: propoleoa, argizaria, polena, erregin jalea, apitoxina. Produktu hauek nola ekoizten diren “bestelako produktuak” atalean ikus dezakezue.

                                  

Nukleoak egin:

Erlezain askok nukleoak egiten dituzte beretzat eta baita saltzeko ere.

Nukleoak erlauntz txikiak dira, bost koadro dituzte, baina behar duten guztia dute, hau da, erregina, langileak, kumea, arrautzak…

Nukleo hauek beste erlezainek erosten dituzte eta handitzen direnean erlauntz handiak bihurtzen dira hamar edo koadro gehiagorekin.

                                              

Polinizazio lanak:

Hemen oraindik oso arrunta ez bada ere, toki askotan nekazariek erlezainak kontratatzen dituzte bere erleek  zenbait landare polinizatzeko. Normalena fruta-arbolak polinizatzea izaten da baina baita bestelako landareak ere. Polinizazio honen ondorioz ateratako etekinak nabarmenak dira. Ikusi “erlea eta nekazaritza” atala. 
Hemen oso zabalduta ez badago ere, hasi gara kontu honekin. Orain arte erle faltarik ez da izan eta ez dugu produkzio handiko zelairik ere, baina gauzak aldatzen hasi dira eta erlearen beharra ezinbestekoa dela konturatzen hasi gara. Nekazariek, etekinak ikusita, landareak loretan daudeneko garaian erleak ekarrarazten dituzte polinizaziorako, fruitu hobea eta gehiago ateratzeko. Horren truke erlezainak diru kopuru bat kobratzen du. 

              

Erlauntzak kendu:

Erlezainen bestelako lan bat erleak toki deserosoetan sartzen direnean haiek kentzea da. Askotan erleek erlekumea botatzen dutenean, hau da erlauntza zati batek erlauntzatik alde egiten duenean, erleak bizileku berri baten bila hasten dira, (pertsianen tarteetara, etxeen hegaletara, paretetako zirrikituetara, plazetako kulunpioetara…) eta bertan traba egiten dutenez, kendu egin behar izaten dira eta lan hori egiteko erlezainei deitzen diete. Normalean udalak arduratzen dira erlezainei deitzeaz baina ez beti, udal batzuk ezikusiarena egiten dute eta etxearen jabearen ardura dela esaten dute. Hori horrela bada ere, udalek, besterik ez bada ere, profesional batekin harremanetan jartzeko bidea erraztu beharko lukete.

                                                                            

Apiterapiarako erleak ekoiztu:

Eginbehar hau oso zabalduta ez egon arren, badira gaixo dauden pertsonak, aldizka bere gaitzak xamurtzako edo sendatzeko erleen ziztadak behar dituztenak. Gaixo horiek erlezainei erleak eskatzen dizkiete. Erlezainak normalean arazorik gabe emango dizkie erleak beretzako ez baitu galerarik suposatzen eta gaixoarentzako onura handia baita.

                               

Erlezaintza didaktikoa:

Erleak eta erlezaintzak azkenaldian interes handia pizten du jendearen artean eta ikastetxeetan ere bere garrantzia erakusten da. Horren ondorioz, azkenaldi honetan geroz eta toki gehiago daude erlea eta erlearen mundua erakusten dutenak: museoak, interpretazio zentroak, klaseak  eta abar.

Kasu hauetan guztietan erlezainak behar dira erle horiek ondo zaintzeko eta jendeari behar diren azalpenak emateko.

     


Between some research and cash advance basis attempting unsafe options.
  Erlezaintza/Erlezainen lanak