Erabiltzailea
Gakoa



Erlezaintza historian zehar.

Gizakiak eta erleek betidanik izan dute harremana; erlezaintza, ordea, ez da betidanik egon.

Garai batean, gizakia erlearentzat harrapari bat baino ez zen. Gizakiak erleen produktuak bereganatzeko erleak hil egiten zituen eta modu honetan lortzen zituen eztia, argizaria eta larbak.

 

                                        

“La Araña”ko haitzuloan (Espainian) topatutako irudi honetan eztia jasotzen ari direla ikusi daiteke. K.a. 7000 urte.

Ondoren gizakiak erleak gerturatzea erabaki zuen eta enborrak  bere etxera gerturatu zituen. Erleak hil beharrean  eztia eta argizaria pixkanaka kentzen zizkien,  erlauntza hil ez zedin. 

                                    

 

Jarraian, k.a. 5000. urtean, erleentzako etxeak egiten hasi ziren. Material ezberdinak erabiltzen ziren: hasieran buztinezko ontziak, ondoren, k.a. 3000. urtean, lastozko  kutxak  eta beste material asko.

Gizakia erleak hil beharrean zaintzen hasi zenean, erlezaintza sortu zen. Hau ez zen toki guztietan batera gertatu; toki batzuetan gainera, oraindik erlezaintzarik ez dago eta gizakiak erleak hiltzen jarraitzen du.

 

Honako irudi honetan  Egipton erlezaintza bazegoela eta eztia eta beste produktuak erabiltzen bazekitela ikus dezakegu. Erlea asko miresten zuten eta eztia sakratutzat zuten.

                                 

Baina erleak babesteaz gain, eta etxeak egiteaz gain,  ez zuten askoz gehiago egiten, ezin baitzuten erlauntza manipulatu edo bere barruko funtzionamendua ikusi.

Baina erleen produktuak asko erabiltzen ziren eta bai Greziarrek, bai erromatarrek eta beste kultura askok erlea eta bere gaiak asko mirestu eta zaindu zituzten. Asko izan ziren erleei eta erleen gaiei buruz idatzi zutenak, besteak beste, Aritoteles eta Ipocrates.

                           

XIX. mendean eta XX. mende hasieran aldaketa ugari gertatu ziren eta garrantzitsuena  ondorengoa izan zen:

1802 garren urtean naturalista suitzar batek, Fraçois Huber-ek, lamina mugikorreko erlauntza asmatu zuen. Honekin erleek abaraskak paraleloki egiten zituzten eta ondorioz erlauntzean aldaketak egin zitezkeen abaraskak atera baitzitezkeen. Erlauntz-mota honekin obserbazioa errazagoa zen eta jarraipena egin zitekeen. 

 

                                      

Handik aurrera arlo honetan bai fisiologikoki, bai sozialki eta bai teknikoki aldaketa ugari gertatu ziren.

1852. urtean, adibidez, Lorenzo Lorrain Langstroth izeneko estatubatuarrak neurri jakin batzuk zituen erlauntza asmatu zuen: Langstroth erlauntza. Laminek beti neurri bera dutenez, hauek erlauntz batetik bestera alda daitezkeela da erlauntz honen abantailarik handiena. Gaur egun ere, erlezaintza arrazionalean erlauntzik erabiliena da.

                           

 

Erleen fisiologiaren eta soziologiaren inguruan ere aurkikuntza ugari egin ziren. 1949. urtean Karl R.von Frisch-ek aurkikuntza asko aurkeztu zituen besteak beste erlen dantza-sistema, hau

  Erlezaintza/Historia