Erabiltzailea
Gakoa

Eztia:
                                  
  
Eztia da erle produkturik ezagunena. Eztia elikagai bat da guretzat. 
Eztia ere jan gabe erabili daiteke azalean igurtziz. Azala elikatzeko, zaurietarako,infekzioetako eta erreduretarako  erabili daiteke bera bakarrik edo beste erle produktuekin konbinatuz.

Eztia hartzeak azukre gutxiago hartzea suposatu dezake. Ez gara azukre finduaren kontrako kanpaina egiten hasiko, baten batek interesatua dela ezan bait dezake, baina apur bat jakitunei entzun ezkero edo irakurri ezkero nabarmentzen da osasunerako gaur egun dugun bizimodua eta elikadurarekin oso egokia ez dela.
Kontuta izan nahi gabe gure elikaduran azukre asko jaten dugula.

                                  

Era berean aipatu behar da eztiak azukre arrunta baino 1,5 aldiz gehiago gozatzen duela, beraz hiru azukre koilarek eztiena bik bezala gozatzen dute.
Guk eztiak dituen propietateak aipatuko ditugu eta norberak ikusi behar du onik egiten dion edo ez. Lehen esan bezala norberak sumatu behar du hobekuntza. 
lehenago aipatu dugun bezala eztiak badu kanpo erabilpen bat, honako propietateak aurkezten dituelarik:

Eztiak azukre kopuru handia du, hori dela eta bertan germenak bizitzea ia ezinezkoa da, beraz antiseptiko oso ona da. Bestalde oso elikagarria da eta horrek zauriak osatzen laguntzen du, zikatrizazioa erraztuz, a.d. erredurak.

Eztiak aireko hezetasunarekin edo zaurienarekin erreakzionatzen du pixkanaka ur oxigenatua askatuz, eta horrek zauriak osatzea laguntzen du.

Bestalde, eztiak jaterakoan dituen propietateak ondorengoak dira besteak beste:

Eztia azukre monosakaridoz osatuta dago, beraz hartu bezain laster asimilatzen du gorputzak, inongo lanik edo aldaketarik gabe, azukre normala ez bezala. Honek zera suposatzen du sabeleko gaitzak dituztenentzako primeran datorrela, landu behar ez den energi iturri egokia bait da.

Orain eztiak bere erabilpena arruntarekin zein sintometan edo gaixotasunetan eragin dezaken azalduko dugu:

-          Eztiak esteetan mugimenduak sortarazten dituzte idorreria arinduz.

-          Beherakoa gertatzen den kasuetan ere ona da jogurtarekin batera hartzea bifido bakteri asko baititu eta gainera indarra ematen dio ahul dagoenari.

-          Bere propietate higroskopikoa dela eta bestelako sustantziengatik antibiotiko naturala da.

-          Antitoxiko orokorra da. Alkoholaren xurgatzea kontrolatzen du eta bere eraginak murrizten ditu.

-          Arnasbideak arintzen ditu hobe funtzionatuz eta eztarriko mukosak leuntzen ditu eztula lehorrak arinduz. Eztarri eta aho mukosen gorritasunak desinfektatzen ditu eta hasieran pikatzen badu ere, gero lasaitu egiten du. Ondorengo kasutako egokia: Errenitis, sinusitis, laringitis, faringitis, bronkitis.  

-          Kaltzioa xurgatzen laguntzen du. Oso egokia da beraz hezurretako arazoekin dabilenarentzat. Bai hautsita dagoenean, desgastearen kasuan, deskalifikazioak edo bestelako kontuentzat.

Between some research and cash advance basis attempting unsafe options.
  Apiterapia/Eztia