Erabiltzailea
Gakoa

 Langilea

Langileek erlauntzeko talderik handiena osatzen dute, 50.000 tik 80.000 ra  erlauntzaren sasoi onenean.

Langileak erreginaren arrautz ernalduetatik   jaiotzen dira. Jaiotzeko 21 egun behar
dituzte eta ondorengo marrazkian ikus daiteke prozesua atal ezberdinetan:

 Arrautza:

 Lehenengo egunean  erreginak arrautza jartzen du. Arrautza lehen egunean zutik dago eta pixkanaka erori egiten da.

 Larba:

 Laugarren egunean arrautzatik larba bat jaiotzen da eta larba horri erleek jaten emango diote. Lehengo hiru egunetan erregin jalea jango du eta beste hiru egunetan eztia eta polena.

 Ondoren erlearen gelatxoa operkulo izeneko tapa batez ixten dute. Orduan hasten da bere metamorfosia.

 Ninfa:

Larba pixkanaka metamorfosi bitartez erle bihurtuko da, honek hamabi egun iraungo du eta azkenean erle guztiz osatu bat jaioko da.

     Erlea jaiotzeko momentuan.

Erle langilea  besteak baino txikiagoa da,baina bere gorputzaren zati batzuk aldatu egiten dira erlauntzeko lan ezberdinak egiteko.

Jaio berritan beste arrautzen eta larben gainean egoten dira berotasuna emanez ondo hazi daitezen. Ondorengo hiru egunetan buruan dituzten glandula batzuk hazten zaizkie eta larbei erregin jalea ematen hasten dira.

Aurrerago sabelean duten glanduletatik argizaria ateratzen hasten dira eta gelaxkak egiten dituzte.

Hurrengo lana  nektarra eta polena gordetzea izango da, lan hau erle batetik bestera karga pasatuz egiten dute.

Zaindari lana ere egiten dute kanpora lanera atera aurretik. Sarreran jarri eta adi egoten dira beste erlauntzeko erleren bat edo beste ezer sar ez dadin.

Azkenik, 20 egun dituenean, erlea kanpora ateratzen da, nektar, polen, ur edo propoleoren bila. Hau izango da bere azken lana eta hil arte egingo duena. Erlea 40 egun dituela hilko da beste ezer gertatzen ez bazaio (ekaitzak harrapatu, armiarma sarean erori,galdu…). Zahartasuna hegaletan sumatzen zaio, ordurako nahiko hondatuak izaten baititu.

Between some research and cash advance basis attempting unsafe options.

  Erleak/Erle motak/Langilea